2017: Ikusminik handiena sortzen duten filmak

Sara Sebastián Pérez - 2017-03-02T18:00:00+01:00

Zeintzuk dira zaleek espero dituzten film nagusiak? Superheroienak? Akziozkoak? Abenturaz beterikoak? Hemen duzu, gure ustez, 2017an estreinatuko diren pelikulen artean ikusminik handiena sortu dutenak. Denetarik dago.

 

Batman Lego Filma

Zuzendaria: Chris McKay

Aktoreak: Jenny Slate, Will Arnett eta Ralph Fiennes

Iraupena: 104 min.

Estreinaldi Data: 2017/02/10

 

Otsailean estreinatzen da Lego Filmaren spin off hau. Batmanek Lego Filman izandako arrakastaren ondorioa da. Beti bezala, Batman Jokerraren aurka borroka egingo du Gotham City hiria salbatzeko.

 

Ederra eta Piztia

Zuzendaria: Bill Condon

Aktoreak: Emma Watson, Dan Stevens, Emma Thompson, Ian McKellen Luke Evans eta Ewan McGregor

Iraupena: 123 min.

Estreinaldi Data: 2017/03/17

 

Martxoan helduko da Disneyren klasikoaren moldaketa berri hau: hezur-haragizko aktoreekin! Dreamgirls edota Chicagoren zuzendaria izandako Bill Condon da arduraduna, eta protagonista nagusiak Emma Watson eta Dan Stevens.

 

Fast and Furious 8

Zuzendaria: F. Gary Gray

Aktoreak: Vin Diesel, Dwayne Johnson, Michelle Rodriguez eta Charlize Theron

Estreinaldi Data: 2017/04/12

 

Dominic Toretto eta bere familiaren itzulera apirilaren 12an helduko da gurera. Paul Walkerren hutsunea Charlize Theron eta Scott Eastwooden (Clint Eastwooden semea) parte hartzearekin betetzen saiatuko dira.

 

Galaxiako zaindariak vol. 2

Zuzendaria: James Gunn

Aktoreak: Chris Pratt, Zoe Saldana, Vin Diesel, Kurt Russell eta Sylvester Stallone

Estreinaldi Data: 2017/04/28

 

Marvel unibertsoko Galaxiako zaindarien abentura berrien arduradun lanetan James Gunn dago berriro ere. Oraingoan, aurreko pelikulan parte hartu zuten aktoreekin batera (Chris Pratt, Zoe Zaldana, Vin Diesel edota Dave Batista) Kurt Russell eta Sylvester Stallone ikusiko ditugu.

 

Alien: Covenant

Zuzendaria: Riddley Scott

Aktoreak: Michael Fassbender, James Franco eta Katherine Waterston

Estreinaldi Data: 2017/05/19

 

Maiatzaren 19an helduko da Ridley Scotten Prometheus filmaren jarraipen hau. Alien sagaren jatorrizko ideietara bueltatzea du helburu Alien: Covenant pelikulak, estralurtarrari protagonismo handiago bat emanez.

 

Karibeko Piratak: Salazarren mendekua

Zuzendaria: Joachim Rønning eta Espen Sandberg

Aktoreak: Johnny Depp, Geoffrey Rush eta Javier Bardem

Estreinaldi Data: 2017/05/26

 

Johnny Depp eta Javier Bardem dira Disneyren saga honen pelikula berriaren protagonista nagusiak. Aipagarria ere Orlando Bloom itzulera, Will Turnerren pertsonaia berreskuratuz. Ekuazio honen behin betiko emaitza, maiatzean.

 

Gru 3

Zuzendaria: Kyle Balda eta Pierre Coffin

Aktoreak: Jenny Slate, Kristen Wiig eta Steve Carell

Estreinaldi Data: 2017/06/30

 

Udaren hasieran helduko da gurera Gru maltzurra eta Minionen hirugarren abentura. Gauza bat argi dago: helduen eta etxeko txikien txintxotasuna irabazita dute jadanik.

 

Spiderman: Homecoming

Zuzendaria: Jon Watts.

Aktoreak: Tom Holland, Robert Downey Jr., Marisa Tomei eta Michael Keaton

Estreinaldi Data: 2017/07/07

 

Amerika kapitaina: Gerra Zibila filmean agertu ondoren, armiarma gizon berriaren bakarkako abentura San Fermin egunean helduko da. Hemendik aurrera Tom Holland aktorea protagonista izango duen hasiera berri bat.

 

Dorre iluna

Zuzendaria: Nikolaj Arcel

Aktoreak: Idris Elba, Katheryn Winnick eta Matthew McConaughey

Estreinaldi Data: 2017/08/04

 

Azken urteetan bueltaka ibili ondoren (hasieran Javier Bardem aukeratu zuten protagonistaren papera egiteko), udan helduko da gurera Stephen Kingen eleberri famatuaren zinemarako moldaketa. Behin betiko ekoizpen honetan Idris Elba britaniarra da protagonista.

 

Blade Runner 2049

Zuzendaria: Denis Villeneuve

Aktoreak: Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas eta Jared Leto

Estreinaldi Data: 2017/10/06

 

Ridley Scottek, oraingoan ekoizle bezala soilik, Blade Runnerren jarraipena estreinatuko du udazken honetan. Arrival zuzendu ondoren, Denis Villeneuve da lan honen arduraduna. Oraingoan Ryan Gosling protagonista nagusia bada ere, Harrison Ford ere bueltan da Rick Deckarden paperean.

 

Thor 3: Ragnarok

Zuzendaria: Taika Waititi

Aktoreak: Chris Hemsworth, Mark Ruffalo, Benedict Cumberbatch, Cate Blanchett eta Idris Elba

Estreinaldi Data: 2017/10/27

 

Marveleko jainko ezagunenaren hirugarren abentura honetan, Thorrek Hulkekin batuko da Asgardera itzultzeko ideiarekin. Bertan, Helaren armadari aurre egin beharko dio.

 

Justiziaren Liga

Zuzendaria:  Zack Snyder

Aktoreak: Jason Momoa, Ben Affleck, Gal Gadot, Ezra Miller, Henry Cavill, Amy Adams eta Diane Lane

Estreinaldi Data:  2017/11/17

 

2017ko superheroien pelikularik handiena eta arrakastatsuena izan nahi duen ekoizpena azaroan helduko da gurera. Henry Cavill (Superman), Ben Affleck (Batman), Gal Gadot (Wonder Woman), Jason Momoa (Aquaman), Ezra Miller (Flash) eta Ray Fisher (Cyborg) aktoreak dira super-ekoizpen honen protagonista nagusiak.

 

Star Wars VIII. Atala: Azken Jedia

Zuzendaria: Rian Johnson

Aktoreak: Daisy Ridley, John Boyega, Carrie Fisher eta Mark Hamill

Estreinaldi Data: 2017/12/15

 

Abenduan estreinatuko da zinemaren historiako saga arrakastatsuenaren zortzigarren filma. Azken Jedia Luke Skywalker, Rey eta Finnen istorioarekin jarraituko du, Lehenengo Ordenaren aurkako borroka ahaztu gabe. Carrie Fisherren agurra ere izango da, pasaden abenduan zendu ostean.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.