2017: Ikusminik handiena sortzen duten telesailak

Sara Sebastián Pérez - 2017-03-03T14:30:00+01:00

Azken urteetan gertatu bezala, aurten ere telesail asko ikusteko aukera izango dugu: estreinatu direnak zein denboraldia berriak zabalduko dutenak. Beste askoren artean, 2017an Legion, Tronuen Jokoak, Strangers Things, Twin Peaks, Orphan Black edota Sense 8 telesailak estreinatuko dira. Gida moduan, hemen dituzue gure ustez interesgarrienak diren lanak:

 

SHERLOCK – 4. DENBORALDIA

 

BBC katean estreinatu zen Urtarrilaren 1ean (Orain, Netflixen ikusgai denboraldi osoa).

Bosgarren denboraldi baten grabazioa ziurtatuta ez dagoen momentu honetan, urtearen lehenengo egunak Sherlock eta Watsonen detektibe-abenturen laugarren denboraldia ekarri zigun. Hiru kapitulu berri baina… agian azkenak?

 

ZENBAIT ZORITXAR KATASTROFIKOAK

 

Estreinaldia Netflixen Urtarrilaren 13an

Neil Patrick Harrisek pantaila txikira egin duen itzulera goi mailakoa izan da Olaf konde maltzurraren paperean. Baudelaire anai-arreben gurasoen heriotzaren ostean, hauen jaraunspena lapurtzeko hamaika saiakera egingo dituelarik. Netflix eta Paramount Televisionen ekoizpen hau Lemony Sniketek (istorioan ere agertzen den pertsonaietako bat) idatzitako liburu sortan oinarrituta dago.

 

RIVERDALE

 

Estreinaldia The CW katean Urtarrilaren 26an.

Gaur egunean girotua eta Archie komikietako pertsonaietan oinarrituta, Riverdale Archie, Betty eta Veronicaren begirada iraultzaile eta harrigarriaren isla izan nahi du. Kurtso hasiera baten aurrean, laurak eta herri txiki eta bitxi baten biztanle guztiak ezagutu ditugu. Arrow edo The Flash telesailen arduraduna den Greg Berlanti da ekoizpen honen arduraduna, Sarah Schechterrekin batera.

 

LEGION

 

Estreinaldia FX katean Otsailaren 8an.

Marveleko X-Men unibertsoaren barruan Chris Claremontek eta Bill Sienkiewiczek sortutako pertsonaian oinarrituta badago ere, ekoizpen hau zineman ikusi ditugun mutanteen unibertsotik kanpo egongo da. David Haller gaztearen bizitza ezagutuko dugu: txikitan eskizofrenia diagnostikatu zioten eta orain, hogeita hamar urte geroago, ospitale psikiatriko batean dagoena.

 

BIG LITTLE LIES

 

Estreinaldia HBOn Otsailaren 19an. 

Liane Moriartyk idatzitako izenburuko bereko eleberrian oinarritutako miniserie bat da Big Little Lies. Hiru emakume ezberdinen istorioa kontatu digu: Madeline (senar ohiak familia berriarekin batera alboko etxera aldatu zaion emakume bat), Celeste (bere edertasunaz baliatuz mundu osoa eskura daukan gazte bat) eta Jane (hirira heldu berri den ezkongabeko ama bat). Telesail honen datu erakargarriena bere aktoreak dira: Nicole Kidman, Reese Witherspoon eta Shailene Woodley.

THE GOOD FIGHT

 

Estreinaldia CBSen Otsailaren 20an.

The Good Wife arrakastatsuaren spin off hau otsailean estreinatuko da eta jatorrizko telesailaren istorioa jarraituko du, baina urte bat pasa ondoren. Diane Lockhart (Christine Baranski) eta bere begiko berria, Maia Rindell, abokatu-langelaz aldatuko dute, Lucca Quinnekin (Cush Jumbo) lanean hasiz.

 

IRON FIRST

 

Estreinaldia Netflixen Martxoaren 17an.

Marvel unibertsoko abentura berri honen aktore nagusia Finn Jones (Tronuen Jokoa) da. Daniel Rand hemeretzi urterekin dragoi bat mendean hartu zuen Kung Fu maisu bat da. Borroka horretan urradura bat jaso zuen, eta harramazka horren ondorioz indartsuago bilakatu zelarik.

 

SENSE 8 – 2. DENBORALDIA

 

Estreinaldia Netflixen Maiatzaren 5ean.

2015ean Wachowski ahizpek eta J. Michael Straczynskik sortutako telesaila bere bigarren denboraldia estreinatuko du udaberrian. Modu misteriotsu batean elkarri lotuta dagoen pertsona talde bat protagonista, amodioa eta gizatasunaren inguruko hausnarketa entretenigarri honetan.

 

TWIN PEAKS – 3. DENBORALDIA

 

Estreinaldia Showtime katean Maiatzaren 21ean.

David Lynch eta bere mundu psikodeliko arrakastatsuena bueltan daude. 18 kapitulu berri non, berriro ere, Twin Peaks herriaren gora beherak jarraituko ditugu. Aurreko denboraldiko azken kapituluaren emanalditik hogeita bost urte pasa badira ere, zaleak istorio berriak ezagutzeko irrikian daude.

 

Estreinaldi data zehatzik gabeko telesailak

 

STAR TREK DISCOVERY (CBS)

Stark Trek unibertsoaren inguruko telesail berria.

 

EL MINISTERIO DEL TIEMPO – 3. DENBORALDIA (TVE)

Javier Olivaresek sortutako telesaila bueltan egongo da udan ostean, protagonista aldaketa batekin: Hugo Silva Rodolfo Sanchogatik.

 

THE DEFENDERS (Netflix)

Daredevil, Jessica Jones, Luka Cage eta Ironfist bat egingo dute telesail berri honetan.

 

AMERICAN GODS (StarZ)

Bryan Fuller eta Michael Green dira Neil Gaimanen (Shandman komikiak) eleberrian oinarritutako telesail honen arduradunak.

 

BLACK MIRROR – 4. DENBORALDIA (Netflix)

Charlie Brookerek sortutako telesaila bueltan izango da Netflixen.

 

STRANGERS THINGS – 2. DENBORALDIA (Netflix)

Lehenengo denboraldia estreinatu bezain pronto, eta izango zuen arrakasta iragarriz, bigarren bat martxan jarri zen. Oraindik ezer gutxi zabaldu dute kapitulu berri hauen inguruan.

 

JUEGO DE TRONOS – 7. DENBORALDIA (HBO)

Telesailaren agurraren hasiera izango den denboraldia udan osterako espero da, ekoizpen lanen zama atzerapenaren arrazoia direlarik.

 

THE PUNISHER (Netflix)

Daredevilen bigarren denboraldian ezagututako pertsonaia telesail propioa izango aurten Netflixen.

 

NARCOS – 3. DENBORALDIA (Netflix)

Pablo Escobarren atxiloketa ez du telesaila gelditu, aurten horren ondorioak protagonista izango dira.

 

THE DEUCE (HBO)

David Simon eta George Pelecanos (The Wire, Treme) idazle eta ekoizleen lan berriak pornografiaren legalizazioaren istorioa kontatuko digu.

 

ORPHAN BLACK – 5. DENBORALDIA (BBC AMERICA)

Klonazioaren inguruko telesail honek bere bosgarren eta azken denboraldia estreinatuko du.

 

FARGO – 3. DENBORALDIA (FX)

Coen anaien filmean oinarritutako telesailak hirugarren denboraldi bat estreinatuko aurten.

 

AMERICAN CRIME STORY – 2. DENBORALDIA (FX)

The people vs O.J. Simpson arrakastatsuaren ondoren, bigarren denboraldiak Katrina urakanak eragindako hondamendia izango du ardatz.

 

LAS CHICAS DEL CABLE (Netflix)

Netflixek Espainian ekoiztutako lehenengo telesaila telefonista talde bat izango du protagonista.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.