45. urteurrena dela eta, Mazinger Z film berri bat abian da

Zinema Uneak - 2017-03-27T19:30:00+02:00

Mazinger Z pantaila handira bueltatuko da bere 45. urteurrena dela eta. Urtemuga aitzaki giza hartuz, 1972an sortutako anime telesailean oinarritutako film luze bat estreinatuko da robot famatu honen abentura berriekin.

Azken hilabetetan zurrumurru asko entzun ondoren, Japoniako AnimeJapan ekitaldian aurkeztu da proiektu berria. Junji Shimizu zuzendari lanetan izango duen ekoizpen honek jatorrizko mangaren sortzailearen babesa ere jaso du, Go Nagairena.

 

 

Proiektuaren aurkezpen honetan kartel bat eta teaser trailer bat ere zabaldu dira. Momentuz ez da estreinaldi datarik aurreratu, baina oso adi egongo gara; Mazinger Z telesaila euskaldun askoren haurtzaroko telesailetako bat delako.

Proiektuaren webgunea: http://www.mazinger-z.jp

Ukabilak kanpora!

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.