Alex de la Iglesiaren El Bar pelikulak behin betiko kartela zabaldu du

Zinema Uneak - 2017-01-26T17:21:00+01:00

Aurtengo Berlinalean emanaldi bat izango dela iragarri ostean, Alex de la Iglesiaren azken filmak behin betiko kartela ezagutzera eman du. Lana izenburua ematen dion tabernaren atean protagonista guztiak aurkezten dizkigun irudi bat.

El Bar pelikulak taberna batean gosaltzen dauden pertsona batzuen istorioa da. Bezero bat tabernatik ateratzerakoan buruan tiro bat jasoko duelarik. Momentu horretatik aurrera, tabernan dauden beste bezeroak barruan harrapatuta geldituko dira.

Berlinalen estreinatu ondoren zuzendari bilbotarraren azken lanak Malagako Zinemaldia irekiko du. Zinema-aretoetara martxoaren 24an helduko da.

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.