Alien Covenant hasi aurretik gertatzen den jakin nahi duzu? Hau da zure bideoa

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-03-08T14:00:00+01:00

Alien: Covenant hasi aurretik zer gertatzen den jakin nahi duzu? Istorioa martxan jarri aurreko gertaerak ikusi nahi? Hemen duzu Alien: Covenanten atarikoa "Azken afaria" (Last Supper).

Atzo behin betiko trailerra zabaldu genuan, gaurkoa ez da trailer berri bat. "Azken afaria" filma hasi aurreko aurkezpen bat da, pertsonaia berriak ezagutzeko aukera bat. Bakoitzaren itxaropenak eta beldurrak; eta, nola ez, euren artean nolako harremanak dituzten. 

Bideo honetan aktore protagonista guztiak ikusiko ditugu: Katherine Waterston, Danny McBride edota Billy Crudup besteak beste. Filma ekainean estreinatu aurretik Alien sagako pelikula berri honek proposatzen diguna hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.