Alien: Xenoformoen unibertso beldurgarria

Sara Sebastián Pérez - 2017-05-11T16:34:00+02:00

Bihar Alien sagaren seigarren abentura ofiziala estreinatzen dela eta, xenoformo famatuenak protagonista dituzten lanak gogora ekarri nahi izan ditugu. Ezagunenak pelikulak dira (1979ko Alien zortzigarren bidaiariarekin hasiz), baina badira ere komikiak edota eleberriak.

Hemen duzue filmen laburpen bat eta beste material interesgarrien inguruko informazio pixka bat. Alien: Covenant filmaz gozatu aurretik Alien unibertsoaz gehiago ezagutzeko aukera on bat.

 

Prometheus

 

Estreinaldi Data: 2012/08/12

Zuzendaria: Ridley Scott

Aktoreak: Noomi Rapace, Logan Marshall-Green, Michael Fassbender

Iraupena: 124 min.

Prometheus ustez gizateriaren jatorria den planeta batera bidaiatzen espazio-ontzi bat da. Espazio-ontzi honen tripulazioaren helburua gizakien jatorriaren misterioak argitzea da. Baina itxuraz hutsik dagoen planeta misteriotsu honetan, estralurtarra dirudien estazio militar bat topatutako dute eta barruan sekretu beldurgarri bat ezkutatzen duen kapsula arraro bat. Gizateriaren sortzaileen desagertzea azaldu dezakeen mehatxu bat.

Hamabost urteko etenaldi edo itxaronaldi baten ondoren (ez, Alien vs Predatorren filmak ez ditut kontuan hartzen), Ridley Scott zuzendariak bere saga famatuenera itzuli zen: Alien. Noomi Rapace eta Michael Fassbender protagonista nagusiak izanik, filma iritzi ezberdinak jaso zituen. Hori bai, Scottek buruan saga luze bat  zuela argi eta garbi esan zuen.

 

Alien: Covenant

Estreinaldi Data: 2017/05/12

Zuzendaria: Ridley Scott

Aktoreak: Katherine Waterston, James Franco, Michael Fassbender

Iraupena: 123 min.

Paradisu berri baten bila galaxiaren beste hertzera bidean, Covenant izeneko espazio-ontziaren tripulazioa hainbat bikotek osatzen dute. Baina ezezaguna duten planeta batera heltzean biztanle bakar bat aurkitu dute: David izeneko sintetiko bat, arrakastarik izan ez zuen Prometheus espedizioaren tripulaziotik bizirik irauten duen kide bakarra.

Bost urte eta gero… hau. Eta kasu honetan, hau oso interesgarria eta erakargarria den lan bat da. Alien: Covenant Prometheusen amaiera abiapuntu (edo hobeto esanda) erreferentzia moduan hartzen du eta abentura beldurgarri eta zoragarri bat osatzen du. Lan honekin, Ridley Scott Prometheusekin egindako lana “garbitzea” lortzen du.

 

Alien, zortzigarren bidaiaria

Estreinaldi Data: 1979/09/25

Zuzendaria: Ridley Scott

Aktoreak: Sigourney Weaver, Tom Skerritt, John Hurt

Iraupena: 117 min.

Lurrerako itzulera bidaian doazela, Nostromo espazio-ontziko zazpi bidaiariak euren loaldietatik esnatu egiten dira; espazio-ontziaren “Ama” ordenagailu zentralak planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat aurkitu du eta. Espazio-ontzia komunikazio horren jatorria ikertzeko asmoz planeta ezezagunera zuzenduko da. Erabakia euren etorkizuna kolpatuko du.

1979an Ridley Scott ez zen orain bezain ezaguna. Oraindik Blade Runner edota Gladiator ez ziren existitzen eta zientzia fikzioa “space opera” formatua zuen hizpide Star Warsen arrakastarengatik. Baina “Alien, zortzigarren bidaiaria” eskema guztiak puskatu zituen. Film beldurgarri baina erakargarri bat. Espazio-ontzi baten zabalera murriztuan “heriotzarekin” harrapatuta sentitzearen sentimenduaren irudikapena. Gainera, emakumezko heroi zoragarri eta maitagarri bat sortu zuen: Ripley tenientea.

 

Aliens, itzulera

Estreinaldi Data: 1986/10/29

Zuzendaria: James Cameron

Aktoreak: Sigourney Weaver, Michael Biehn, Carrie Henn

Iraupena: 137 min.

Alien izaki perfektua da, bere nagusitasun fisikoa oldarkortasunaren pare duen makina hiltzailea. Nostromo espazio-ontziko tripulaziotik bizirautea lortu zuen bakarra izan ondoren, 57 urte geroago Ripley erreskatatua izango da. Denbora horretan zehar, Alienen planeta kolonizatua izan da. Baina, bat-batean, koloniarekin harremana eten egin eta gero Lurretik Ripley buru duen espazio marine taldea bidalia izango da. Heriotzari aurre egiteko prest daude, baina Alienak hori baino askoz gehiago dira.

Zazpi urte behar izan ziren Alienen jarraipen bat egiteko. Muga oso goian zegoen eta inork ez zuen nahi kale egitea. Azkenean, James Cameron zuzendariak hartu zuen ardura eta “jarraipenen erregearen kondaira” hasi zuen. Aliens jatorrizko ideiatik aldendu eta pelikula berri bat proposatu zuen. Lehenengo atalaren tentsioa eta ikara berdintzea ezinezkoa izanik, orain akzioa eta indarkeria dira nagusi. Alienak izutu baino “hil” egingo gaituzte.

 

Alien 3

Estreinaldi Data: 1992/09/11

Zuzendaria: David Fincher

Aktoreak: Sigourney Weaver, Charles S. Dutton, Charles Dance

Iraupena: 114 min.

Sulaco espazio-ontzian estralurtar planeta batetik Newt eta Bishopekin batera ihes egitea lortu ondoren, Ellen Ripley tenientea halabeharrez Fiorna 161 planetara iritsiko da; espazioaren azken muturrean dagoen espetxe galaktikora. Bertako preso arriskutsuak bere kaxara abandonatuak daude baina, hala ere, Alienak bertara heltzeko bidea aurkituko dute.

Berriro ere film ezberdin bat egiteko asmoz, ekoizleek David Fincher zuzendari hasiberria kontratatu zuten; bideoklipetan aditua, zineman ez zuen ibilbide handirik oraindik. Ekoizpen honen arazoak Sigourney Weaverren itzulera zailean hasi eta Fincher eta ekoizleen ikuspuntuak guztiz ezberdinetan amaitu ziren. Pelikula interesgarri bat da, baina argi eta garbi ikusi daiteke ikuspuntu guztiz ezberdinen talka bat dela. Pena bat, zeren eta David Fincher zuzendariaren ideia erakargarria zen guztiz.

 

Alien Resurrection

Estreinaldi Data: 1997/11/28

Zuzendaria: Jean-Pierre Jeunet

Aktoreak: Sigourney Weaver, Winona Ryder, Dominique Pinon, Ron Perlman

Iraupena: 109 min.

Bere heriotza eta berrehun urtetara, klonazio teknika aurreratuei esker enpresa misteriotsu batek Ripley berpiztea lortu du. Baina, Ripleyren ADNa Alien Erreginarenarekin nahastu dagoenez, honek estralurtar hilgarriaren zenbait ezaugarri bere baitan garatzen hasiko da. Txarrena, bere klonazioa helburu nagusiaren ondorio bat dela soilik: soldadu bezala erabiltzeko asmoz Alienak ere klonatzea.

Seguruenik film arraroena izanik, ez da esan txarrena. Jeunet frantsesa arduradun lanetan eta Sigourney Weaver, Ron Perlman eta Winona Ryder protagonista nagusiak bezala, akzioa eta beldurra nahasten dituen ekoizpen “filosofiko” baten aurrean gaude. Gizatasuna zertan datxaren inguruko hausnarketa bat. Orain ikusita, Winona Ryderrek antzezten duen robota David eta Walter berrien aitzindari izan zen.

 

Alien vs Predator / AVP: Requiem

Estreinaldi Data: 2004/11/19 – 2008/01/11

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson / Strause anaiak

Aktoreak: Sanaa Lathan, Lance Henriksen, Raoul Bova / Reiko Aylesworth, Steven Pasquale, Shareeka Epps

Iraupena: 101 min. / 94 min.

Erokeri bi dira spin-off hauek. Bi ekoizpenen helburu bakarra Predatorrak eta Alienak borrokatzen ikustea izan zen, eta hori lortzen bada ere bi lanak ahaztu beharrekoak dira. Ez dute inongo zentzurik eta ez dira Alien unibertsoan kokatzen. Hemen aipatu beharrekoak dira zinemarako lanak izan direlako, baina esan bezala hobeto ez ikustea edo azkar-azkar ahaztea.

 

Alien unibertsoko beste material batzuk

Zinemarako ekoizpenez gain, Alien protagonista duten beste hainbat istorio ere aurkitu ditzakegu: liburuak, komikiak, eta abar. Hemen dituzue interesgarriena:

 

1. Komikiak

Gehienek, Alien eta pertsonai ezagunen baten arteko borroka dute oinarria. Hala ere, oso dibertigarriak diren istorio batzuk sortu dira:

  • Alien:The Illustrated Story
  • Aliens
  • Alien Loves Predator, webkomiki satiriko bat
  • Aliens vs. Predator
  • Aliens vs. Predator vs. The Terminator
  • Green Lantern Versus Aliens
  • Judge Dredd vs. Aliens
  • Superman vs. Aliens
  • Superman & Batman vs. Aliens & Predator
  • A.T.s/Aliens

 

2. Eleberriak

Pelikulen istorioak liburuetara pasatzeaz gain, Alien unibertsoak hainbat eleberri propio eman ditu. Xenoformaren borrokak autore ezberdinak erakarri dituzte, baina tamalez gurean aurkitzea ez da batere erraza. Hemen guretzat interesgarrienak direnak:

  • Alien Harvest – Idazlea: Robert Sheckley
  • Earth Hive, Nightmare Asylum eta The Female War – Idazlea: Steve Perry
  • Genocide – Idazlea: David Bischoff

 

Bideo-jokoak

Lehenengo bideo-jokoa 1982an estreinatu zen. Alien izenburuarekin, bere formatua Pac-Man jokoa zuen oinarri.

Aliens, Itzulera filmaren ondorioz lau joko sortu ziren. Konami, Activision, Software Studios eta Square izan ziren arduradunak. Interesgarriena? Seguruenik, Software Studios sortutako first-person shooterra. 

Hasiera batean, Alien 3k ere hiru bertsio izan zituen, Acclaimen eskutik: bi plataforma joko eta Game Boyrako abentura joko bat. 1993an Segak bideo-joko ezberdin baten apustua ere egin zuen: Alien3 The Gun.

Gerora beste hainbat bideo-joko estreinatu badira ere (Alien vs Predator madarikazioak merkatu zabal bat izan zuen), 2013an izan zen orain arte Alien inguruko jokorik onena deritzona kaleratu zen unea: Segak sorturiko Aliens: Colonial Marines, first-person shooter interesgarri eta dibertigarri bat.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.