Andy Serkis /Caesar eraldaketa, Tximinoen Planetaren Gerrako bideo ikusgarria

Zinema Uneak - 2017-07-10T10:31:00+02:00

Asteazkeneko estreinaldia berotzen joateko, 20th Century Foxek bideo ikusgarri bat zabaldu du: Andy Sekis aktorea Caesar pertsonaian bihurtzearen morphinga.

Tximinoen inguruko trilogia berri honen indarguneetako bat izan da Caesar pertsonaia. Eraldaketa digital ikusgarri baten bitartez, xehetasunez beteriko tximino bat sortu baitute. Hori bai, Andy Serkis aktorearen lana ahaztu gabe. Bera izan da, keinuen eta ahotsean jarritako indarrari esker, Caesarri bizi propioa eman diona. Bideo honetan eraldaketa zoragarri horretaz gozatzeko aukera dugu.

 

 

Aurreko bi filmen ildoa jarraituz, gizatasun handiagoa duten tximinoek gizakien berekoikeriari aurre egin beharko diote. Ez dute borrokatu nahi, baina eurena dena defendatuko dute. Bizitza maite dute, baina ez dute erasorik erantzunik gabe utziko. Hau da Tximinoen Planetaren Gerran ikusiko duguna, Cesar tximino burua berriro bueltan eta orain ere bereak gizakien erasoetatik defendatzen.

Aurreko pelikulan bezala Matt Reeves aritu da zuzendari giza. Tximinoen burua Andy Serkis aktorea da berriro, eta oraingoan gizakien buruzagia Woody Harrelson da. Eurekin batera Judy Greer, Steve Zahn, Amiah Miller edota Sarah Canning.

Tximinoen Planetaren Gerra asteazken honetan estreinatuko da, uztailaren 12an.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.