Antonio Banderas Picasso izango da Genius telesailaren 2. denboraldian

Zinema Uneak - 2017-09-28T13:24:25+02:00

Lehenengo denboraldi arrakastatsu bat izan ondoren (Emmy sarietarako hamar izendapen jaso zituen), National Geographicen Genius telesaila bere bigarren denboraldia prestatzen hasi da: kapitulu sorta berri honetan protagonistaz aldatuko dute, Pablo Picasso Albert Einsteinen ordez.

Jaiotzetik argi zutena mantenduz, Geniusen denboraldi bakoitzak talentu baten bizitzan murgilduko da; eta oraingoan Malagan jaiotako margolaria izan da hautatua. Eta malagar bat antzezteko, ba al da Malagan jaiotako aktorerik onena baino aukera hobeagoa? Ekoizleek argi dute eta horregatik Picassori bizitza emateko Antonio Banderas aktore espainiarra aukeratu dute.

Gernika margotu zuen jenioaren bizitza kontatuko duen Geniusen denboraldi berria 2018an estreinatuko da. Filmaketa udazken honetan hasiko da.

 

Lehenengo denboraldian: Albert Einstein

Genius telesaila estreinatzeko National Geographicek XX. mendeko beste talentu bat aukeratu zuen: Albert Einstein. Eta paper hau egiteko aktore ezagun eta arrakastatsu bat: Geoffrey Rush (Karibeko Piratak). Geniusek Emmy sarietarako 10 izendapen jaso zituen (Miniserierik onena, Miniserie baten aktorerik onena edota Miniserie baten zuzendaririk onenaren kategorietan besteak beste) eta National Geographic katearen historian izandako estreinaldirik arrakastatsuena bilakatu zen, guztira 45 milioi ikusle bilduz.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.