Argazki berriak: Han Solo, Pacific Rim, Alien Covenant, Logan Lucky eta Arturo Erregea

Zinema Uneak - 2017-02-22T09:36:03+01:00

Udaberria hurbiltzen doan heinean, gero eta ekoizpen gehiago aurrera doaz. Batzuk filmaketa hasi berri dute, beste batzuk estreinaldia prestatzen ari dira. Lehenengo kasuan, Han Solo, Pacific Rim: Uprising edota Logan Lucky. Estreinaldiari begira, Arturo Erregea eta Alien: Covenant. Zer dute komunean? Atzo, denek argazki berriak zabaldu zituztela.

 

Han Solo: Star Wars istorio bat

Duela egun batzuk, filmaketaren hasieraren berri eman genuen: Chris Miller zuzendariak lehenengo klaketaren argazki bat igo zuten Twitterrera. Oraingoan, iragarpena ofiziala da. Disneyk eta Lucasfilmek aktore nagusi guztien talde argazki bat zabaldu dute: Alden Ehrenreich Han Solo bezala, Woody Harrelson, Emilia Clarke, Donald Glover Lando Calrissianen paperean, Thandie Newton, eta Phoebe Waller-Bridge; Indarraren iratzartzean jadanik lan egindako Joonas Suotamo Chewbaccaren paperean errepikatuko du.

Argazkia Milurteko Belatzaren kabinan atera da, eta aktoreekin batera Phil Lord eta Chris Miller zuzendariak ere ikusi ditzakegu. 

 

 

Alien: Covenant

Alien sagako film berria ere aktore nagusien talde argazki bat zabaldu du; filmaketan James Franco aktoreak parte hartu zuen garaikoa. Aurten estreinatuko den filmak Michael Fassbender, Katherine Waterston, Billy Crudup, Danny McBride, Demián Bichir eta Carmen Ejogo izango ditu aktore nagusiak. Ridley Scott Alien unibertsora bueltatzen da Prometheus pelikulak utzitako zapora txarra aldatu nahian.

 

 

Pacific Rim: Uprising

Filmaketa martxan duen pelikula honek argazki berri bat ere zabaldu du. Kasu honetan, protagonista nagusiaren argazki berri bat: John Boyega aktorea jatorrizko lanaren Pentecostes (Idris Elba) pertsonaiaren semea bezala. Ezer gutxi gehiago ezagutzen da bai filmaz edota kontatuko duen istorioaz. Momentuz, ilusioz itxarongo dugu; estreinatu zenean, Pacific Rim oso gustura ikusitako pelikula bat izan bai zen.

 

 

Arturo Erregea: Ezpataren kondaira

Atzo trailer berria aurkeztu eta gero, gaurkoan filmaketa garaiko argazki berri bat zabaldu dute. Guy Ritchie zuzendaria eta Charlie Hunnam eta Jude Law aktoreak lanean. Marketin kanpaina handi baten zain gaude, halako ekoizpen batek izan ohi duen bezala. Behin betiko emaitza, abuztuan zinema-aretoetan.

 

 

Logan Lucky

Zinema bertan behera utzi eta gero, Steven Soderbergh zuzendariak atzera pausu bat eman eta pantaila handira itzultzea erabaki du. Horretarako Daniel Craig, Adam Driver eta Channing Tatum aktoreak batu ditu lapurreta baten istorioa kontatzeko. Hiru aktore nagusiez gain, film honetan Riley Keough, Hilary Swank, Seth MacFarlane, Katie Holmes, Katherine Waterston, Dwight Yoakam, Sebastian Stan, David Denman, Macon Blair, Jack Quaid edota Brian Gleeson ere ikusiko ditugu.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.