Argazki eta kartel berriak: Karibeko Piratak, Kong, Justiziaren Liga, Power Rangers eta Pacific Rim

Zinema Uneak - 2017-02-08T11:59:32+01:00

Superbowlaren inguruan ez dira soilik trailerrak zabaltzen, baita irudi eta kartel berri asko ere. Astelehenean trailerren berri ematen bagenuen, oraingoan azken egunetan argitaratu diren poster eta argazkiez hitz egingo dugu.

Karibeko Piratak, Justiziaren Liga, Pacific Rim, Kong eta Power Rangers filmak izan dira azken berrien protagonistak.

 

Karibeko Piratak: Salazarren mendekua

Trailer edo iragarki berriarekin batera, kartel berria ere zabaldu du Jack Sparrow pirata protagonista duen sagak. Eta poster berrian, nola ez, Sparrow bera protagonista nagusia: "Hildako gizonek ez dute istoriorik kontatzen".

 

 

Justiziaren Liga

Ia astero DCren film berriaren inguruko argazkiren bat ezagutzera ematen da. Oraingoan Wonder Woman, Aquaman eta Cyborg protagonista.

 

 

Pacific Rim: Uprising

Twitteren asko mugitzen den aktore bat da John Boyega, eta Star Wars filmatzen ari denean Twitter edo sare sozialak ezin dituenez erabili, orain Pacific Rim filmaren jarraipena grabatzen ari dela argazki pila bat jarri ohi ditu interneten. Oraingoan, bere pertsonaiaren aurkezpena: "Pentecost naiz. 2018".

 

 

Kong: Garezur uhartea

Estreinaldi dat hurbil dagoela, herrialde ezberdinetan prestatzen ari diren kartelak ezagutzen hasi dira. Eta Japonian Kong filmari egin dioten posterra ezin da hitzekin deskribatu: ikusgarria, gutxienez.

 

 

Power Rangers

90. hamarkadako telesailaren zinemarako moldaketa berriak ere kartel berria du. Bere lelo klasikoa berreskuratzen duen iraudi bat: "Go go Power Rangers!".

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.