Asteburu beltza: John Hurt (Alien) eta Emmanuelle Riva (Amour) sendu dira

Zinema Uneak - 2017-01-29T19:20:00+01:00

Asteburu latza eta triste Zinemaren munduan bi aktore garrantzitsuen heriotzarekin: John Hurt (Gizon elefantea, Alien, Hellboy, Harry Potter, ...) eta Emanuelle Riva (Amour, Hiroshima mon amour, Urdina, ...). Biak gau berean, pasaden ostiralean, biak minbiziak jota. Bata Ingalaterran, beste Frantzian.

John Hurt, 77 urterekin, aktore ingelesen artean maisua zen. Bai zinema, bai telebistan, baita antzerkian ere. Gaur egungo aktore guztiek maisu bezala ikusten zuten. David Lynchen Gizon elefantea; Ni Claudio telesailaren Caligula; Ridley Scotten Alien filmean Kane; Guillermo del Tororen Hellboyn Broom irakaslea; V for Vendettako Adam Sutler; Doctor Who telesailean Doktorea; Harry Potter sagan Ollivander, makila magikoen saltzailea eta Indiana Jones azken filmean Oxley irakaslea, beste lan bikain askoren artean. Izar bat joan da, baina bere filmak ditugu inoiz ez ahazteko.

 

 

Emanuelle Riva, 89 urterekin, oraindik lanean zegoen. Nahiz eta duela lau urte minbizia zuela jakin, Alain Resnaisen Hirosima mon amour filmarekin ezaguna egindako aktore bikain honek pelikula bat zuen filmatzeke uda honetan. Gainera, lagunek diotenaren arabera, astero proiektu berrien bila mugitzen zen nahiz eta ia laurogeita hamar urte izan. Belaunaldi berrientzat Riva Anne izango da beti, Michael Hannekeren Amour lanaren protagonista nagusia. Bata edo beste, berdin da, beti da tristea aktore handi bati agur esan beharra. Goian bego biak.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.