Ballerina herriz herri

Zinema Uneak - 2017-02-06T19:30:00+01:00

Joan den asteko estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, Ballerina herriz herri ikusteko aukera izango da datozen asteetan. Asteburu honetan, esate baterako, Derion, Beasainen, Amorebieta-Etxanon, Galdakaon, Mungian eta Amurrion egon da.

Hilabetea bukatu aurretik, berriz, beste zortzi udalerrietako zinema-aretoek konfirmatu dute bere karteldegian. Hauek dira: Ermua, Altsasu, Tolosa, Gernika, Zumarraga, Azpeitia, Oñati eta Orozko.

235.000 ikusle A contracorriente films ekoiztetxeak emandako datuen arabera, estreinaldiaren asteburuan 235.000 lagunek ikusi zuten Ballerina euskaraz, gazteleraz eta katalanez. Guztira, 320 zinema-aretoetan proiektatu zen.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Euskal Herriko 10 zinema-aretoetan ikusteko aukera izan zen eta zinema-aretoetatik esan digutenez, ikusleen artean oso harrera ona izan du. 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.