Behin betiko trailerra eta kartelak Jurassic World Erresuma eroria filmarentzat

Zinema Uneak - 2018-04-20T08:30:00+02:00

Jurasikoa modan dago berriro eta pasaden asteetan saga osatuko duen hirugarren film bat baieztatu eta gero, orain Jurassic World: Erresuma eroria lanaren azken berriak zabaltzeko ordua da: behin betiko trailerra eta bi kartel berri eta ikusgarri.

Bi minutu eta erdiko bideoak filmak izango duen giroa ondo aurkezten digu. Dirudienez, J.A. Bayonak zuzendu duen abentura eta beldurra artean mugituko da. Baina, nola ez, akzioa ahaztu gabe. Chris Prattek (Owen) eta Bryce Dallas Howardek aurreko filman zuzen dinamika zoragarria berreskuratzen dute, pertsonaia berrien eta iraganetik bueltatutakoen (Jeff Goldblum/Ian Malcom) lana ahaztu gabe.

Irrika pizteko material ezin hobea.

 

Bi kartel berri

Trailerrarekin batera bi poster berri zabaldu dira: nazioartean, eta gurean, behin betiko kartela izango dena eta Owen eta Claire pertsonaiak protagonista dituen EEBBetarako kartela.

Bitxitasun giza, gaztelerazko eta ingelezko leloak ezberdinak direla. Espainian "Bizitzak bidea aurkitzen du" (La vida se abre camino) izango da goiburua, Estatu Batuetan aldiz "Parkea joan da" (Park is Gone). Lehenengoa bigarrena baino positiboagoa zalantzarik gabe.

 

 

Bryce Dallas Howard, Chris Pratt, Toby Jones eta BD Wong protagonista dituen Jurassic World: Erresuma eroria filmak J.A. Bayona izan du zuzendari. Gidoiaren ardura Derek Connolly eta Colin Trevorrowen eskuetan egon delarik. Ekoizle lanetan ohi den moduanFrank Marshallek, Pat Crowleyk eta Steven Spielberg.

Jurassic World: Erresuma eroria  filmaren estreinaldia ekainaren 7rako iragarri da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.