Berrogeita hamar itzal ilunagoak filmaren bideoklipa Taylor Swift eta Zayn Maliken eskutik

Zinema Uneak - 2017-01-27T20:10:00+01:00

 

Christian Grey eta Anastasia Steeleren abenturen bigarren atalak abesti eta bideoklip berriak ditu. "I Don’t Wanna Live Forever" izenburuarekin, Taylor Swift eta Zayn abeslari famatuak bideoklip bero-bero baten protagonistak dira. Bi musikariak Jamie Dornan (Christian Grey) eta Dakota Johnsonen (Anastasia Steele) azaletan jartzen dira eta tenperatura handiko abesti bat sortu dute.

Greyren berrogeita hamar itzalak pelikularen jarraipen honetan Anabelle Steelek Greytik aldentzea erabakitzen du, honek beregan duen kontrolaz jabeturik. Hori lortzeko Seattlera joango da lan egitera eta bertan Eric Johnson editorea ezagutuko du. Greyren amorrurako Johnson Anabellez maitemintzen joango da.

Film honen estreinaldia otsailaren 10ean izango da, bitartean Taylor Swift eta Zaynen bideoklipaz gozatzeko aukera.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.