Beste itzulera baten aurkezpena: 20 urte eta gero hemen duzue Roseanne berria

Zinema Uneak - 2018-03-08T08:04:00+01:00

Gilmore neskak, X espedienteak, Will & Grace edota Karate Kid eta gero, 90ko hamarkadako beste telesail mitiko baten itzulera iragarri da: Roseanne. Amaitu eta 20 urtera, bueltan izango da Estatu Batuetan ABC katean martxoak 27tik aurrera.

"Pertsonaia berdinak. Kapitulu berriak" izan da zabaldu duten trailerraren mezua. Roseanne Barr eta John Goodman bueltan dira, eta nola ez Laurie Metcalf, Sara Gilbert edota Michael Fishman ere telesailan egongo dira. Gainera, jatorrizko denboraldietan zaleek gustukoen izandako bisitak berriro agertuko dira.

Connerr familia telebistara itzultzen da berri, eta berriro ere agur esateko gogorik gabe.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.