Blade Runner zinema-aretoetara itzultzen da aste betez

Zinema Uneak - 2017-10-13T06:09:50+02:00

Blade Runner 2049 filmaren estreinaldiarekin batera, 1982an Ridley Scottek zuzendutako Blade Runner klasikoa pantaila handian ikusteko aukera izango dugu. Euskal Herriko hiriburuetako zinema-aretoetan filma ikusgai egongo baita aste betez.

Rick Deckard eta Royren arteko lehia 80ko hamarkadako zinemaren klasiko bilakatu zen, eta behin baino gehiagotan berriro estreinatu bada ere jarraipenaren estreinaldiarekin batera zinema-aretoetan gozatzeko aukera izatea ideia bikaina da.

Euskal Herrian areto hauetan egongo da ikusgai:
 

  • Bilbo: Multicines Bilbao eta Golem Alhondiga
  • Donostia: Trueba
  • Gasteiz: Cines Florida
  • Iruña: Golem Yamaguchi 


Zazpi egunez bakarrik egongo bada ere, klasiko bat berriro pantaila handian ikusteko aukera beti eskertzekoa da... eta animatzen bazarete, bi filmen maratoia egiteko aukera hor duzue. Bakoitzak erabaki dezala egin edo ez.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.