Blade Runnerrak geratzeko itzuli dira, trailer berriak argi uzten du

Zinema Uneak - 2017-05-10T09:52:21+02:00

Azkenean heldu da. Beldur eta zalantza askoren ostean, Blade Runner 2049k bere lehenengo trailerra zabaldu du eta harrera bikaina izan da. 

Jatorrizko istorioaren xarma mantenduz eta galdera berdinak proposatuz, Ryan Goslingek eta Harrison Fordek talka interesgarri bat sortuko dutela dirudi; eta hori Jared Letoren pertsonaiarekin bat eginez abiapuntu  erakargarri baten aurrean kokatzen gaitu.

Adi jarraituko dugu.

Blade Runnerren jarraipen hau 30 urte geroago kokatzen da. Los Angeleseko Poliziako K ofiziala urte askoz ezkutatuta egon den artxibo sekretu bat aurkitzen du, bertan gizarte suntsitu dezakeen informazioa bat dagoelarik. Bere ikerketaren ondorioz, K-k Rick Deckard aurkitu du, 30 urtez desagertuta egon den LADP Blade Runnerra.

Denis Villeneuveren zuzendaritzapean Harrison Ford Rick Deckard detektibearen papera berreskuratzen du. Berarekin batera protagonista berria bat: Ryan Gosling K detektibea bezala. Gainera, bi protagonistekin batera Ana de Armas, Dave Bautista edota Jared Leto ere ikusiko ditugu. Ekoizle nagusi moduan filmaren jatorrizko bertsioaren zuzendaria: Ridley Scott.

Blade Runner 2049 pelikularen estreinaldia urriaren 6rako iragarri da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.