Bond 25 abian, estreinaldi data zabaldu eta zuzendari bila hasi da

Zinema Uneak - 2017-07-28T11:20:00+02:00

Zurrumurru askoren ostean, James Bond agente sekretuaren 25. filma martxan da. Ekoizleek 2019ko azaroaren 19a zehaztu dute 007ren pelikula berriaren estreinaldi data bezala.

Orain ekoizpenaren inguruko beste datu guztiak zehazteke gelditzen dira: zein istorioa kontatuko du? Itzuliko al da Daniel Craig protagonista bezala? Eta nor izango da lan berri honen zuzendaria?

Azken egunetan Daniel Craig aktorearen itzulera ziurra bezala ematen da. Spectre filmaren amaiera agur bat bezala ikusi bazen ere, dirudienez azken abentura baterako itzuli daiteke.

Ondorioz, azken albisteek zuzendaria nor izango den asmatzen saiatzen ari dira. Momentuz, lau izen garrantzitsu daude; eta ia seguru horietako bat izango da azkenean hautatua. Christopher Nolan (Dunkerke), Denis Villenueve (Arrival), David Mackenzie (Komantxeria) eta Yann Demange (71) dira entzun diren izenak, eta batak edo besteek Sam Mendes ordezkatzen lan bikaina egingo dutela ziurtatu daiteke.

 Zalantzarik gabe, hurrengo asteak zurrumurruz beteriko egunak izango dira... adi egongo gara!

 

James Bond will return to US cinemas on November 8, 2019 with a traditional earlier release in the UK and the rest of the world. pic.twitter.com/6HnaDnfruK

— James Bond (@007) 24 de julio de 2017

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.