Bruce Willis Die Hard sagaren seigarren pelikularen protagonista izango da

Zinema Uneak - 2017-09-27T19:51:00+02:00

Zinema zaleek bere heroi mitikoen abentura berriak ikusi nahi dituzte eta horregatik saga klasikoak modan daude. Eta nola ez, John McClane heroi horien artean dago eta, ondorioz, Die Hard sagak film berri bat du martxan; baina ez izutu, Bruce Willis protagonista izango da berriro ere.

Jarraipen bat eta prekuela bat, biak batera, izango den pelikula berria honek John McClaneren abenturekin jarraituko du eta aldi berean 1970an New Yorken bizitako bere lehenengo urteak ere kontatuko dizkigu. Konparaketa txar bat eginez, Aita Jauna II filmaren antzeko zerbait.

 

 

 

Ekoizpenaren arduradun nagusia Len Wiseman (Live Free or Die Hard - Die Hard 4) izango da eta bera izan da Bruce Willisen parte hartzea baieztatu duena.

Die Hard Tear One (Die Hard Lehenengo urtea) izenburuarekin ezagutzen den pasarte berri honek ez du momentuz estreinaldi datarik. Seguruenik Bruce Willis eta Len Wiseman beraren agenden eskuetan geldituko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.