Bryan Cranstonen aurpegi anitzak

Sara Sebastián - 2016-12-14T15:30:00+01:00

 

Zein da Hondartzainak, Hiketa idatzi zuen, Falcon Crest, X Espedienteak edota Walker Texas Ranger telesailen arteko lotura? Ba pentsa dezakezun edozer gauza baino errazago den zerbait: Bryan Cranstonen parte hartzea. 1956an Los Angelesen jaiotako aktore, zuzendari, film-bikoiztaile, ekoizle eta gidoilaria. Azken hamar urtetan, telesailetan bigarren mailako paperak egitetik munduan ezagunenak diren aktoreen artean egotera pasa da; 2016ko Oscar sarietarako izendapen lortuz.

Nola eman da bilakaera hau? Nola lortu du? Hemen dituzue urte hauetan landu dituen pertsonai esanguratsuen zerrenda.

 

GERRA SAILEKO KORONELA .::. Ryan soldadu salbatu

1998an, bere lehenengo paper arrakastatsua lortu aurretik, Steven Spielbergen lan zoragarri honetan parte hartu zuen. Rol txiki bat, baina 5 Oscar irabazi zituen pelikula famatu batean. Aurrera pausu inportante bat.

 

HAL WILKERSON .::.  Malcolm in the Middle

2000ko urtarrilaren 9an hasi eta 2006ko maiatzaren 14ra bitartean, FOX kateak komedia familiar honen 151 kapitulu eman zituen. Protagonistaren aitaren papera egiten zuelarik, lan hau izan zen Cranstonen ibilbidea hankaz gora jarri zuena. Guztira, Emmy sarirako hiru izendapen (2002, 2003 eta 2006) eta Urrezko Globoetarako bat (2003). Aipatu beharrekoa ere, telesail honen zazpi kapitulu ere zuzendu zituela.

 

HAL  .::.  Familiaren Aita

Kapitulu bakar batean agertu zen (4. Denboraldiko 21.ean “Take Thee Quagmire”) Malcom in the Middle telesailean egiten zuen pertsonaiari ahotsa jartzen. Gerora, American Dad! eta The Cleveland Show telesailetan ere parte hartu du. Egun, Simpsondarrak edo aipatu telesailetan ateratzea da Hollywooden famatua zarenaren froga onena.

 

WALTER H. WHITE .::.  Breaking Bad

Sony Pictures Television ekoiztutako telesail hau AMC katean eman zen 2008tik 2013ra. Gogoratu beharrekoa da hasieran telesailak izandako arrakasta eskasa. Hala ere, Bryan Cranstonen lanaren garrantzia eta kalitatea zehazki neurtzeko hemen lortutako sariak: 4 Emmy (eta beste bi izendapen) eta Urrezko Globo bat (eta beste lau izendapen. Sari guztiak, diruz larri eta minbizia jota dagoen kimika irakasle bati esker. Drogak kozinatzea ez da inoiz hain arrakastatsua izan.

 

WALTER H. WHITE .::. Simpsondarrak

Malcon in the Middle telesailarekin Familiaren Aitara, Breaking Badekin Simpsondarren etxera. Hori bai sari potoloa. 2012an izan zen, 24. Denboraldiaren 17. kapitulua: What Animated Womans Want. Aktore gutxi egon dira bi telesail hauetan paper famatu ezberdin bi egiten. Merezimendu handiko lorpena.

 

JACK O’DONELL .::. Argo

Berriro ere, Oscar sarietan garaile izango zen pelikula baten partaide. 2012an Ben Afflecken Argo filma Pelikula Onenaren Oscar saria irabazi bai zuen. Oraingoan, Cranstonek Afflecken pertsonaiaren arduradunaren papera egin zuen. Filmak, 70. Hamarkadan, Estatu Batuek Iranen zuten enbaxadan gertatutako bahiketa baten askatze operazioa kontatzen du.

 

DALTON TRUMBO .::. Trumbo

2015ean egindako lan honengatik Oscar sarietarako lehenengo izendapen bat jaso zuen. Pelikula hau Jay Roachek zuzendutako Dalton Trumbo gidoilariaren bizitzaren inguruko biopic bat da. Idatzitako lehenengo lanetatik Spartacus filmaren estreinaldira arte, McCarthy senatariak sorturiko “sorgin-ehiza” ahaztu gabe noski.

 

LI SHAN .::. Kung Fu Panda 3

Alde batera utzi ez duen lan batera itzuliz, animaziozko filmen bikoizketa, 2016an Dreamworksen film honetan parte hartu zuen Po panda protagonistaren aitari ahotsa jarriz.

 

LYNDON B.JOHNSON .::. All the Way

2016 urtea amaitu aurretik Bryan Cranstonek bi izendapen berri jaso ditu: Emmy sarietarako eta Urrezko Globoetarako. Telebistarako film honetan JFK-ren ordez EEBBetako presidentea bilakatutako Lyndon B. Johnsonen papera egiten du. All the Way pelikulak 1964ko Eskubide Zibilen legearen onarpenaren prozesua kontatzen du.

 

Orain, gure protagonistak film berri bat estreinatzen du: Infiltratua. Bertan, Kolonbiako droga-trafikatzaileen artean infiltratzen den polizia baten papera egiten duelarik. Aktore bikain baten lanaz gozatzeko aukera berri bat.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.