Bueltan da Zinemaren Festa: maiatzaren 8tik 10era!

Zinema Uneak - 2017-04-07T08:30:00+02:00

Urtero bezala, bere udaberriko zitara prest heldu da Zinemaren Festa: aurten maiatzaren 8tik 10era. Zinema onenaz gozatzeko aukera ezin hobe bat. Eta aurrekoetan bezala sarrera guztiak 2,90 eurotara.

FAPAE (Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak), FEDICINE (Zinema Banatzaileen Elkarteak), FECE (Zinema Aretoen Espainiako Federazioak) eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatuta, Zinemaren Festa arrakasta ikusgarri bat izan da bere jaiotzatik. Aurreko edizioetan zinema-aretoetara hurbildutako jendea ikusgarria izan zen.

Maiatzean martxan dagoen Festan parte hartzeko, beti bezala: sartu http://www.fiestadelcine.com webgunean eta izena eman. Akreditazio bat emango dizute eta hori erabiliz sarrerak 2,90 eurotara erosteko aukera izango duzu bai aretoetako lehiatiletan baita interneten ere.

Zinemazale amorratuentzako urteko unerik onenenetarikoa. Zinema.aretoetan ikusiko dugu elkar!

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.