Carrie Bradshaw eta bere lagunen abentura berriak: Sexua New Yorken 3

Zinema Uneak - 2016-12-28T13:57:00+01:00

 

Sexua New Yorken telesailaren inguruko bigarren filma estreinatu zenetik sei urte pasa badira ere; Carrie Bradshaw, Miranda Hobbes, Samantha Jones eta Charlotte York bueltan dira.

Radar Onlinen arabera, telesailean oinarritutako hirugarren pelikula bat martxan dago eta filmaketa datorren udan egingo da. Nola ez, Sarah Jessica Parker, Cynthia Nixon, Kim Cattrall eta Kristin Davis aktore protagonistak izango dira.

Komunikabideak dioenaren arabera, lau aktoreek hirugarren film hau egiteko sinatu dute jadanik eta gidoiak guztien oniritzia jaso du. Dirudienez, proiektua atzeratu duena Sarah Jessica Parker izan da; seguruenik, saga honen azken istorioa izango denarekin ados ez zegoelako.

Filma 2018an estreinatuko da eta gidoilari eta zuzendari lanetan Michael Patrick Kingek errepikatzen du.

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.