Carrie Fisher hil da. Indarra zurekin Leia!

Zinema Uneak - 2016-12-28T08:48:00+01:00

Espero bazen ere, atzi gauean milaka zaleen bihotzak puSkatu ziren. Star Wars filmekin hasi ziren horien bihotzak hain zuzen ere. Mito bat, ehunka ametsen protagonista. Ez dakigu nora joan den, baina ez izan dudarik: Carrie Fisher Indarrarekin bat egin du.

Pasaden abenduaren 24an izandako bihotzekoa ezin izan du gainditu. Los Angelesen, etxerako hegazkina lurra hartzeko momentuan hain zuzen ere. Londresetik zetorren, bertan bere azken liburua sustatzen egon ondoren: The Princess Diarist, Star Wars pelikulak filmatzerakoan bizi izandakoak kontatzen zuen liburua.

Fisher 60 urterekin joan zaigu. Eddie Fisher eta Debbie Reynoldsen alaba, oso gazte hasi zen aktore lanetan, Star Wars filmean. Gero, ibilbide nahiko oparo bat izan zuen, baina inoiz ez hasierako arrakasta berdintzeraino. Azken hamarkadetan idazle lanetan ibili da, bai liburuak baita gidoiak egiten. Hollywooden oso maitatua zen.

Zinemarako bere azken lana: Star Wars VIII. Atala. Ez da zabaldu zehazki zein izan den bere lana, baina VII. Atalean egindakoaren antzekoa izatea espero zen. IX. Atalean ere agertzekoa zen, orain istorioa aldatu beharko dute. Pena bat.

Carrie Fisher hil bada ere, gure bihotzetan bizirik iraungo du. Fisher hil bada ere, Leia Indarrarekin bat egin du. Agur Carrie, betirako Leia printzesa. Goian bego Carrie Fisher aktorea, Indarra zurekin Leia Organa!

 

CARRIE FISHERREN ARGAZKI BILDUMA

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.