Charles Dickensen Eguberri kanta Zinemaren historian zehar

Sara Sebastián Pérez - 2016-12-22T09:15:00+01:00

 

Mundu guztiak Gabonekin lotzen duen betiko kontakizun bat balego, seguruenik, hori 1843an Charles Dickensek idatzitako Eguberri kanta izango zen. Sei urte geroago, Dickens berak eleberria antzokietan ikusteko aukera sustatu bazuen ere, zinemarako bertsioa ez zen 1901eraino iritsiko. Lehen film horretatik abiatuz, gerora, hamaika izan dira pantaila handirako egin diren bertsioak eta moldaketak.

Hemen dituzue guk gustukoen izan ditugunak.

 

SCROOGE OR MARLEY’S GHOST (1901)

Dickensen lanaren zinemarako lehenengo bertsio hau Walter R. Boothen lan bat da. Gainera, zinemaren historian intertituluak erabili zuten lehenengo pelikuletako bat da.

 

LA VIRTUD DE RAGS (1912)

 

Oraindik soinurik gabeko zinema zaharrean, bigarren bertsio bat egin zen. Theodore Wharton zuzendari giza eta Francis Bushman eta Helen Dunbar aktoreak protagonista lanetan. Zalantzarik gabe, interesgarria.

 

SCROOGE (1935)

Henry Edwardsek zuzendutako moldaketa britaniar bat dugu hau. Marleyren mamu ikusezin bat duen den pantaila handirako bertsio bakarra. Beste alde, zineman egin den lanik espresionistena.

 

EGUBERRI KANTA (1938)

Metro Goldwin Mayer bultzatutako lehenengo moldaketa. Jatorrizko ideia, urtero irratian istorioa kontatzen zuen Lionel Barrymore aktorea erabiltzea izan zen. Baina, tamalez, aktorearen ajeak bertan behera utzi zuten aukera hori. Ondorioz, ekoizleek kontakizuna guztiz aldatu eta istorio erromantiko batean bihurtu zuten. Dickensen eleberritik oso urrun.

 

EGUBERRIKO KONDAIRA (1947)

Espainian egindako lehenengo bertsioa. 1947an ekoiztua, Manuel Tamayo izan zen Eguberriko kondairaren zuzendaria.

 

SCROOGE (1951)

Brian Desmond Hurtek zuzendua eta Noel Langleyek idatzia, filma honek jatorrizko istorioarekiko hainbat aldaketa izan zituen. Lehenengoa, Jorkin pertsonaia: Scrooge galbideratzen, eta ondorioz Fezziwig andereñotik aldentzen, duen negozio gizon bat. Bestea, eszena berri bat non protagonistak Eguberri eguna ilobaren etxean ospatzen du.

 

ESKERRIK ASKO, MR. SCROOGE (1970)

Lehenengo bertsio musikala. Eta oso arrakastatsua izan zen. Albert Finney protagonista duen moldaketa honek Oscar sarietarako lau izendapen lortu zituen, eta Urrezko Globoetarako bat.

 

EGUBERRI KANTA (1971)

1971an animaziozko lehenengo moldaketa estreinatu zen Richard Williamsen eskutik. Jatorriz telebistarako film labur bat izan zen, baina lortutako arrakasta pantaila handira bultzatu zuen. Momentuz, Oscar sari bat lortu duen Dickensen eleberriaren moldaketa bakarra.

 

EGUBERRI BAT MICKEYREKIN (1983)

Hain ezaguna den istorio bat izanik, Disneyk ezin zuen alde batera utzi. Horregatik, 1983an Eguberri bat Mickeyrekin estreinatu zuen; Gilito osaba Scroogen papera egiten zuelarik.

 

EGUBERRI KANTA (1984)

Berriro ere telebistarako pentsatutako bertsio bat, baina herrialde askotan zinema-aretoetan ikusgai egon zena. 1984ko abenduaren 17an CBS katean estreinatua, George C. Scott (Patton) aktorea izan zen protagonista nagusia. Bere lanak Emmy sarietarako izendapen bat lortu zuen. Bitxikeri giza, IBM-k estreinaldia babestu zuen eta horretarako filmaren emanaldian zehar ikusi ziren iragarki guztiak bereak ziren.

 

MAMUEK NAGUSIA ERASOTZEN DUTE

Bill Murray (Ghostbusters) aktorea izan zen 1988an estreinatutako moldaketa libre honen protagonista. 2009an, Hollywoodek beste bertsio bat egingo zuen Jennifer Garner, Matthew McConaughey eta Emma Stonekin: Nire neska lagun ohien mamuak.

 

MUPPETAK EGUBERRI KANTAN

1992an Muppetak (Teleñecos) protagonistak zituen filma estreinatu zen. Bertsio zintzoa bezain dibertigarria Muppetak Eguberri kantan hau.

 

EGUBERRI KANTA: MUSIKALA (2004)

2004an musikaz beteriko moldaketa berri bat estreinatu zen. Abestien arduradunak Alan Menken eta Lynn Ahrens izan ziren. Eleberrian baino, pelikula honen oinarria 1970eko musikala da.

 

EGUBERRI KANTA (2009)

2009an eleberrian oinarritutako 3D filma bat estreinatu zen. Mugimendu harrapaketa teknika erabiltzen zuen animaziozko ekoizpen bat izan zen. Protagonista lanetan Jim Carrey, Gary Oldman, Colin Firth, Bob Hokins eta Robin Wright Pen, denak Robert Zemeckisen agindupean. Lehenengo aurre estreinaldia Londresen izan zen azaroaren 3an, Regent Street eta Oxford Street kaleetan Gabonetako argiak pizten ziren egunean. Urte horretan, Gabon argiak Charles Dickens omentzen zuten.

 

Amaitzeko, guztiz ingelesa den telebistarako moldaketa berri bat: 2010an Doctor Who telesailak Eguberrirako eginiko kapitulu berezia. Matt Smith protagonista zelarik, Doktorea oso berezia zen Scrooge bati aurre egin behar izan zion: Kazran Sardick. Sardick antzezteko ekoizleek aktore ezagun bat aukeratu zuten: Harry Potter filmetan Dumbledore maisua izandako Michael Gambon.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.