Charlize Theronen lan berria: Atomic Blonde, etengabeko akzioa

Zinema Uneak - 2017-03-26T08:00:00+02:00

Charlize Theron, James McAvoy, John Goodman, Toby Jones, Eddie Marsan eta Sofia Boutella. Halako aktore zerrenda batekin, nori ez dio ikusminik pizten halako ekoizpen bat? Guri, behintzat, bai eta horregatik Atomic Blonde lanaren trailerra euskaraz aurkeztu nahi izan dizuegu.

Gainera, zuzendari lanetan John Wicken eta Deadpool 2ren arduraduna izango da: David Leitch. Izen guztiak batuz gauza ondorio bakar bat atera dezakegu: akzioz beteriko ekoizpen interesgarri baten aurrean gaudela. Atomic Blonde Antony Johnstonen Oni Press komikian oinarritutako ekoizpen bat da.

Behin betiko emaitza ezagutzeko oraindik hilabete batzuk itxaron beharko baditugu ere, aurrerapen honekin gure ikusteko nahiak gero eta handiagoak dira.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.