Cobeagak eta San Josek idatzi duten Superlopez filmaren lehenengo argazkia

Zinema Uneak - 2017-06-29T18:23:39+02:00

Denbora luzez zurrumurru bat izan eta gero, eta urte bateko aurre-produkzio lanen ondoren, Superlopez komikiaren zinemarako moldaketak datorren uztailak 5ean hasiko du bere filmaketa. Gainera, iragarpen hau egiteko, Superlopezek (Dani Rovira) filmean izango duen itxura ere zabaldu dute.

Dani Rovira, Alexandra Jimenez, Maribel Verdu, Pedro Casablanc, Gracia Olaya edota Gonzalo de Castro bilduko dituen pelikula honen zuzendaria Javier Ruiz Caldera (Anacleto: Agente Sekretua) izango da. Izenburuan aipatu bezala, gidoia Borja Cobeaga eta Diego San Jose euskaldunek idatzi dute Jan idazle eta margolariak sortutako pertsonaiak hizpide hartuz.

Filmaketa Bartzelonan izango da eta 11 astez luzatuko da, hori bai, estreinaldirako denbora gehiago falta da: oraindik data zehatzik gabe, 2018ko amaierarako iragarri dute.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.