Cobra Kai: Jatorrizko Karate Kiden itzulera

Zinema Uneak - 2018-03-08T07:54:00+01:00

Youtube RED, bideo plataforma famatuenaren ordainpeko zerbitzuak, bere lehen ekoizpena aurkeztu du: Cobra Kai, jatorrizko Karate Kid-en jarraipena.

30 urte ondoren, Daniel Larusso eta Johnny Lawrence aurrez aurre berriro. Karate Kid 3-ren jarraipen hau 30 minutuko 10 kapituluz osatuta dago eta Larusso eta Lawrencen arteko harremana izango du oinarri. Lehenengoa bizitza on bat izan duena, bigarrenak aldiz bere lekua aurkitu ezinik.

Ia minutu batera heltzen lehen aurrerapen honetan Ralph Macchio eta William Zabka euren pertsonaia mitikoen paperean ikusten ditugu berriro ere, eta nola ez Cobra Kai dojoa ere 30 urte geroago berdin jarraitzen duenaz jabetzeko aukera egingo dugu ere.

Cobra Kai telesaila urte amaieran izango da ikusgai estreinekoz Youtube RED plataforman. 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.