Coco, Pixarren harribitxi berriak bere lehenengo trailerra aurkeztu du

Zinema Uneak - 2017-03-27T18:15:40+02:00

 Cars 3 estreinatuko duen urte honetan, Pixarrek bere apustua bikoizten du eta bigarren ekoizpen bat ere zabalduko du: Coco.

Mexikar gazte bat eta Hildakoen Eguna protagonista dituen lan honen zuzendaria Lee Unkrich (Toy Story 2 eta 3, Munstroak SA) izango da, eta azken egunetan trailer bat eta lehenego kartela aurkeztu dute.

Miguel Mexikoko landa-eremuetan bizi den 12 urteko mutil bat da. Bere aita ezagutu gabe hazi bada ere, berak argi dauka nor izan daitekeen. Baina bere bila hasten denean antzinako misterio batean murgilduko da; Hildakoen Egunarekin lotutako misterio zoragarri bat.

Estreinaldia udazkenerako iragarri da, azaroaren 30ean zehazki.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.