Nacho Vigalondoren Colossal ekainaren 30ean estreinatuko da gurean

Zinema Uneak - 2017-04-26T19:01:14+02:00

Denbora luzez borrokatu ondoren, eta Estatu Batuetan lortutako arrakastaren ondorioz, Nacho Vigalondok bere azken lana gurean estreinatzea lortuko du. Ekainaren 30ean izango da Movistar+ eta Versus Entertainment ekoiztetxearen eskutik.

Filmak Anne Hathaway eta Jason Sudeikis ditu protagonista eta ekoizle nagusiak. Euren laguntzari esker lortu bai zuen Vigalondok proiektua aurrera ateratzea.

Colossal pelikulak Estatu Batuetan bizi den gazte baten eta Seul menpean hartzen ari den munstro erraldoi baten artean dagoen lotura  kontatzen digu. Nola egun batetik bestera gazte honen bizitza guztiz aldatuko den.

Esan bezala, Estatu Batuetan kritikarien eta lankide askoren (zuzendariak, aktoreak, gidoilariak,...) gorespenak jasotzeaz gain, sarrera salmentan milioi bat ere bildu du (diru dezente estreinaldi txiki bat izanda).

Momentuz, duela hilabete batzuk euskaratu genuen trailerraz eta pelikularen behin betiko kartelaz gozatu dezakezue; ekainaren 30ean Colossal filma ikusteko aukera izan arte.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.