Colossal: Nacho Vigalondoren azken lanaren kartela eta trailerra

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-02-16T10:00:00+01:00

Nacho Vigalondok ideia berri bat zuen, baina ez zuen ekoizlerik aurkitzen. Erotasun une batean, Anne Hathaway eta Jason Sudeikis aktoreei gidoia bidali zien; beraiek bai ziren bere buruan zituen bi protagonistak. Eta jokaldia bikain atera zitzaion. Hathaway eta Sudeikis ez zuten protagonista paperak onartu soilik, filmaren ekoizleak izatea erabaki zuten. Proiektuaren izena: Colossal.

Horrela jarri zen abian Nacho Vigalondoren azken lana, eta bide batez Anne Hathaway eta Jason Sudeikisena ere bai. Oraindik gurean estreinaldi datarik ez duen filmak Estatu Batuetan bizi den gazte baten eta Seul menpean hartzen ari den munstro erraldoi baten artean dagoen loturan sakontzen du.

Pelikula hau pasaden Zinemaldian aurkeztu eta gero, orain mundu osoko zinema-aretoetan estreinatzen hasi da. Momentuz, hemen dituzue kartela eta trailerra euskaraz.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.