Datorren Ezinezko Misioa prest: trailer eta kartel berriak Fallout atalarentzat

Zinema Uneak - 2018-02-13T01:56:22+01:00

Uda gero eta hurbilago dagoenez, Paramount Picturesek aurtengo udarako apustuaren inguruko informazioa zabaltzen hasi da eta horregatik Ezinezko Misioa: Fallout lanaren lehenengo kartela eta trailerra zabaldu ditu.

Bi minutu luzeko bideo berrian Ethan Hunt/Tom Cruise topatuko dugu berriro ere, eta nola ez bere ohiko lantaldearekin: Alec Baldwin, Simon Pegg eta Ving Rhames. Aurrean Henry Cavill, Angela Bassett eta Vanessa Kirby. Hori bai, oraingoan Huntek bi lagun zaharren laguntza jasoko du berriro: aurreko filman ezagututako Rebecca Fergusonek antzeztutako agente ohiarena (Ilsa Faust) eta Julia bere emaztea izandako Michelle Monaghanena.

Lehenengo kartela aldiz Cruise bera du protagonista bakarra, argi utziz nor den saga guztiaren eta film berri honen protagonista nagusia.

Berriro ere Christopher McQuarrieren gidaritzapean, Ezinezko Misioa: Fallout uztailaren 27an estreinatuko da gure zinema-aretoetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.