Dc Comicsen Shazam! filmak bere lehen kartela eta logoa aurkerten ditu

Zinema Uneak - 2018-03-22T00:08:38+01:00

Nahiz eta Justiziaren Ligaren ibilbidea espero bezain arrakastatsua ez izan, Dc Comics eta Warner Bros aurrera doaz euren proiektu berriekin. Horregatik gaur aurkeztu dute Shazam! film berriaren lehen kartela eta logotipoa.

Izenburu bereko komikian oinarrituta, Shazam azti bati esker superheroi heldu batean bihurtu daitekeen nerabe baten istorioa da. Zinemarako moldaketa honetan Zachary Levi (Chuck) izan da superheroia antzezteko hautatuko aktorea. Aurrean, Mark Strong (Kingsman) Thaddeus Sivana doktore maltzurraren paperean. 

 

Shazam! filmaren lehenengo klaketa 

 

David F. Sandberg (Anabelle: Creation) da proiektuaren zuzendaria eta gidoiaren arduradunak Henry Gayden eta Darren Lemke. Ekoizleen artean Dwayne Johnson aktorea eta Christopher Godsick, Jeffrey Chernov, Dany Garcia eta Hiram Garcia.

Momentuz filmaketa Filadelfian egiten ari bada ere, filmaketa gehiena Toronton izango da. 

Shazam! filmaren estreinaldia 2019ko apirilaren 5erako iragarri da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.