Deadpool 2: Ezagutu Cable (bideoa) eta "Flashdance" omentzen duen kartela

Zinema Uneak - 2018-02-09T15:00:00+01:00

Zinema-aretoetan oraindik maiatzera arte itxaron behar badugu ere, Deadpool 2ren jarraipenak berri ezberdinak zabaltzen ditu ia astero. Oraingoan, teaser trailer berri bat eta kartel ero eta dibertigarri bat.

"Meet Cable" izenburuarekin zabaldu den bideoan izen bereko pertsonaia aurkezteaz gain, beste hainbat une ere ikusiko ditugu. Cablerekin batera Deadpool bera, Domino edota Negasonic Teenage Warhead ere ikusiko ditugu. Akzioa eta umore non nahi.

Beste alde, kartel berria 80ko hamarkadako klasiko bati luzatutako omenaldia bat da: Flashdance. Deadpool, ahulki bat eta uraren ordez, bala zaparrada bat. Zoragarria. 

Oraindik izenbururik ez duen Deadpool arrakastatsuaren jarraipena maiatzaren 18an estreinatuko da.

 

(Ezkerrean, Deadpool 2ren lehengo kartela. Eskuinean, FlashDance musikalaren kartela)

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.