Deadpool 2 filmak zuzendari berria du: David Leitch

Zinema Uneak - 2016-11-22T01:05:00+01:00

 

Pasaden hilean Tim Miller zuzendariak eta Ryan Reynolds aktoreak izandako desadostasunak media, lehenengoa Deadpool 2 filmaren zuzendaritzari uko egin zion. Lau aste ondoren, ordezkoaren izena baieztatu da: David Leitch.

Zuzendari estatubatuar honek bi filma ditu bere baitan: datorren urtean estreinatuko den, eta Charlize Theron protagonista duen, “The Coldest City”, eta 2014an zuzentzen lagundu zuen “John Wick” (gurean, arrakasta handiarekin telebistan estreinatua). Bere izena kiniela guztietan lehenengo postuan agertzen zen Tim Miller ordezkatzeko, eta azkenean iragarpena bete egin da.

Mutante dibertigarri honen bigarren filma 2018ko martxoaren 2an estreinatzea espero da.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.