Deadpool 2ren trailer berria: Ezagutu X Force "taldea"

Zinema Uneak - 2018-04-18T08:30:00+02:00

Hemen da Deadpool 2ren azken trailerra... euskaraz! Mutanterik ahohandiena bueltan da eta, nola ez, bere azken aurrerapena une dibertigarriz beteta dago hasieratik amaierara. Eta umorerik gabeko uneak, akzioz beteta datoz. Trailer ikusgarri eta ero bat.

Bitxitasun moduan, lehenengo aldiz Deadpool bere mutante talde berria aurkezten du: X Force. Bera buru duen superheroi, edo ez hainbeste, multzo berezi eta bakarra. Negasonic, Domino, Bedlam edota Koloso ikusiko ditugu Deadpoolekin batera. Galdu ezin daitekeen ikuskizun bat.

Gainera, Cable ere tartean egonda filma "ezin besteko" bat bezala etiketatu behar dugu. Gu, Deadpoolen lehenengo filmaren zale amorratuak izanik, jarraipena ikusteko irrikan gaude. 

 

 

David Leitch (Atomic Blonde) zuzendu, Drew Goddard (Netflixeko Daredevil) idatzi eta Ryan Reynolds eta Josh Brolin protagonistak dituen Deadpool 2 filmak ekainaren 27an estreinatuko da gure inguruko zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.