Deadpoolek kide berri du: Josh Brolin Cable izango da Deadpool 2 filmean

Zinema Uneak - 2017-04-13T16:30:00+02:00

Ryan Reynoldsek eta bere alter-egoa Deadpool abentura kide berria izango dute izen bereko film arrakastatsuaren jarraipenean: Josh Brolin Cable pertsonaia antzezten. Hori da behintzat Marvelek zabaldu duena.

Deadpool filmaren amaierako sekuentzian "superheroiak" berak jarraipenean bere kidea den Cable agertuko zela iragarri zuen. Une horretatik aurrera, eta filmak izandako arrakastaren ondorioz, zurrumurruak hamaika izan dira. Baina askotan gertatzen den moduan, azkenean hautatutako izena ez zegoen kiniela gehienetan.

Ryan Reynoldsek ongietorria eman dio Brolini, Deadpool erara (umore beltza erabiliz, noski):

 

Josh Brolin,  James Brolinen semea, The Goonies filmean ezagutzera eman bazen ere, azken urteetan egin da famatuagoa Wall Street 2, Men in Black 3 edota Ez da zaharrentzako herria lanetan parte hartu ondoren. Gainera, 2009an Harvey Milk pelikulan egindako lanagatik Oscar sarietarako izendapena ere lortu zuen.

David Leitch (Atomic Blonde) zuzendu, Drew Goddard (Netflixeko Daredevil) idatzi eta Ryan Reynolds eta Josh Brolin protagonistak izango dituen filma 2018an estreinatzea espero da.

Ordura arte ez aspertzeko, hemen dituzue bi pertsonaia hauek, Deadpool eta Cable, batzen dituen "adiskidetasunaren" adibide batzuk.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.