Denis Villeneuve zuzendariaren Blade Runner 2049 filmeko argazki berriak

Zinema Uneak - 2017-07-14T10:30:00+02:00

Beste esklusiba berri bat Entertainment Weekly aldizkariaren eskutik, oraingoan Blade Runner 2049ren inguruan. Lau argazki berri eta Denis Villeneuve zuzendariaren eta Ryan Goslingen hitz batzuk.

Argazkiak ikusmin handia piztu duen jarraipen honen lau une desberdin erakusten dizkigute; irudietan Ryan Gosling, Harrison Ford edota Robin Wright ikusten direlarik. Ez dute istorioaren xehetasunik erakusten, baina ekoizpenaren estetika hobeto ezagutzeko balioko digute.

 

 

Beste alde, argazkiekin batera EW.com webguneak zuzendariaren eta protagonista nagusiaren hainbat gogoeta ere argitaratu ditu.

Denis Villeneuve zuzendariaren hitzetan, "Ryan Gosling nire musa da. Bera da filmaren euskarri nagusia, ia frame guztietan agertzen baita".

Aktoreak, beste alde, lantalde guztiak egindako lan bikaina goraipatzen du: "Goiz batean, orrialde laurden baten luzera zuen sekuentzia filmatzera heldu nintzenean, dekoratu ikusgarri batekin topatu nintzen. Hain arraroa iruditu zitzaidan, ezen Denisi galdetu nion ea sekuentzia horretarako bakarrik al zen. Berak argi utzi zidan lortu nahi zutena lortzeko ezinbestekoa zela lan bikaina egitea bi orrialdeko sekuentzietan nahiz orrialde laurdeneko sekuentzietan", dio Ryan Goslingek.

Filma 30 urte geroago kokatzen da. Los Angeleseko Poliziako K ofiziala urte askoz ezkutatuta egon den artxibo sekretu bat aurkitzen du, bertan gizarte suntsitu dezakeen informazioa bat dagoelarik. Bere ikerketaren ondorioz, K-k Rick Deckard aurkitu du, 30 urtez desagertuta egon den LADP Blade Runnerra.

Estreinaldia, gurean, urriak 6rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.