Denzel Washingtonen lan berriak argazki eta kartel berriak zabaldu ditu: Roman J Israel, Esq.

Zinema Uneak - 2017-09-13T19:54:06+02:00

Azken urteotan mantentzen ari den lan erritmoari eutsiz, Denzel Washington aktoreak bere lan berria prest dauka: Roman J Israel, Esq. Eta lana aurkezteko lehenengo kartela eta argazki sorta bat zabaldu dituzte.

Roman J Israel abokatu sutsu eta idealista baten istorioa dugu lan hau, epaitegien bi aurpegiak erakutsi nahi dituena. Dan Gilroyren (Nightcrawler arrakastatsuaren arduraduna) zuzendaritzapean, Washingtonekin batera Colin Farrell edota Carmen Ejogo ikusiko ditugu.

 

 

Ekoizle lanetan Jennifer Fox, Todd Black eta Denzel Washington bera aritu dira, Columbia Picturesen babesean. Gainera, lana Torontoko Zinemaldian bota zen iraileko lehenengo egunetan.

Estatu Batuetan azaroaren 3an estreinatuko bada ere, seguruenik gurera 2018ko hasieran helduko da. Halako lanak, sari garaira begiratzen dutenak, beti urte hasieran estreinatzen baitira.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.