Detroit sutan Kathryn Bigelow zuzendariaren azken lanaren trailerrean

Zinema Uneak - 2017-05-04T16:46:00+02:00

Detroit da Kathryn Bigelow zuzendariaren lan berriaren protagonista eta izenburua. Egun porrot egin duen hiri famatuak, 60. hamarkadan eskubide zibilen gatazkaren fokua izan zen. Horregatik, Bigelow bere pelikularentzako hautatu du.

1967an Poliziak egindako gehiegikeriak medio, hiritarrek matxinada ezberdinak antolatu zituzten. Egoera ikusita, Poliziak atzera egin beharrean indarrez erantzun zuen. Ondorioa, XX. mendean Estatu Batuetako hiri batean bizitako errebolta handiena.

John  Boyega (Star Wars, Pacific Rim) eta Anthony Mackie (Avengers, Amerika kapitaina) dira protagonista nagusiak, nahiko korala den film interesgarri honetan. Beti bezala, Bigelowek arazoen erdian sartuko da xehetasunik galdu gabe.

Gurean oraindik estreinaldi datarik iragarri ez bada ere, Estatu Batuetan abuztuak 4an estreinatuko. Momentuz, goza ezazue euskaratu dugun trailerrarekin.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.