Dick Van Dyke Mary Poppinsen itzuleran egongo da

Zinema Uneak - 2016-12-27T14:48:00+01:00

 

Mary Poppins filmaren Bert, kedar-garbitzaile dibertigarria, gogoratzen duzue? Umezain magikoaren pelikula ikusi baduzue, seguru baietz. Ba pertsonaia hori antzeztu zuen Dick Van Dyke aktorea bueltan egongo da 2018rako prestatzen ari den Mary Poppins Returns filmean!

91 urte dituen aktore honek etengabe lanean pasatu ditu azken hirurogei urteak eta ez dirudi erretiroa hartzeko ideiarik duenik. Mary Poppins Returns filmean egingo duen papera ez da, oraindik, ezagutzera eman, baina askoren ametsa da Berten paperean berrio ikustea.

Momentuz, Emily Blunt, Colin Firth, Emily Mortimer, Ben Whishaw, Meryl Streep eta Angela Lashburyk osatzen duten zerrendara batzen da eta zinema-aretoetan berriro ikusteko aukera izango dugu 2018ko Eguberri egunean.

 

Ez ahaztu... Supercalifragilisticoespialidoso!

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.