Doctor Who: 10. denboraldiaren estreinaldia larunbat honetan, apirilak 15, BBC katean

Zinema Uneak - 2017-04-11T14:35:00+02:00

Heldu da Peter Capaldiren agurraren denboraldiaren estreinaldia: larunbat honetan, apirilak 15, Doctor Who telesailaren 10. denboraldia estreinatuko da BBC katean.

Laguntzaile berriak estreinatzen dituen kapitulu-sorta berri honetan, Bill eta Nardole, bai Capaldi Doktore giza baita Steve Moffat gidoilaria Ekoizle Nagusi giza, agur esango diote telesailari. Garai baten amaiera izango da, eta euren onena emanez agurtu nahi dutela argi utzi dute.

Gainera, denboraldi berri honen inguruko ikusmina pixka bat gehiago pizteko, oso maitatua izandako aktore eta pertsonaia baten itzulera iragarri da: John Simm The Master bezala.

 

 

Egia da azken denboraldietan Doktorearen etsairik eta lagunik handienaren papera emakume baten eskuetan egon dela (Michelle Gomez) birsorkuntza baten ondorioz, baina dirudienez Doktorea The Masterren bi birsorkuntza ezberdinekin topo egingo du denboraldi berri honetan. John Simm Hamargarren Doktorearekin batera ikusi genuen bost kapituluz, eta zaleen artean bere lana oso maitatua da.

Eta estreinaldiarekin batera ere, Empire Magazine aldizkari britaniarrak, berak bakarrik dituen, denboraldi berriaren bi argazki zabaldu ditu. Bietan, nola ez, Peter Capaldiren Doktorea protagonista delarik.

Larunbat honetatik aurrera, BBC katean, espazioa eta Denbora euren zorroztasuna galduko dute Doctor Who telesailaren 10. denboraldiaren estreinaldiarekin

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.