Doctor Who telesailak irudi berria estreinatzen du

Zinema Uneak - 2018-02-22T10:30:00+01:00

BBC kateko Doctor Who telesailaren denboraldi berria martxan da eta aurrez iragarri bezala aldaketa handiak izango dituen saio bat da: protagonista berria (Jodie Whittaker) eta showrunner berria (Chris Chibnall). Eta nola ez, bi aldaketa hauek ematen diren une bakoitzean bezala, irudi berria ere estreinatuko du Doctor Whok.

Berrikuntza honen berri emateko, BBC kateak goian ikusi dezakezuen bideoa zabaldu du. Konparaketa egiteko goiko logotipoa berria da eta behean ikusi dezakezuen Jodie Whittakerren aurkezpenerako argazkian irudi zaharra ere atzematen da.

 

 

Garai berria, irudi berria, istorio berriak. Baina ez soilik istorioak, pertsonaia nagusiak ere bai. Jodie Whittakerren Doktorea nolakoa izango den ez badakigu ere, zabaldu den informazioaren arabera pertsonaia berriak Bradley Walsh, Tosin Cole eta Mandip Gill aktoreak izango ditu laguntzaile berri giza.

 

 

 Oraindik denboraldi eta garai berrirako estreinaldi datarik ez badago ere, kapitulu berriak aurtengo udazkenerako espero dira.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.