Doctor zer? Doctor Who: Ikusi 10. denboraldi berriaren trailerra euskaraz

Zinema Uneak - 2016-12-28T13:03:00+01:00

 

Gabonetako kapitulu bereziarekin batera BBC-k Doctor Who telesailaren 10. denboraldiaren trailerra zabaldu du. Kapitulu sorta berri honetan, Doktorea kide berria izango du: Bill, Pearl Mackie aktoreak antzeztua. Lehenengo irudi hauek, unibertsoa begi berri batzuen bitartez berrikusiko dugunaren promesarekin dator.

10. denboraldi hau, Steven Moffat ekoizlearen azkena izango dela iragarri da eta ez izan dudarik ezustekoz beterik egongo dela. Momentuz, trailerrean, kide berria ezagutzeaz gain Dalekak ere ikusiko ditugu (Doktorearen etsai nagusiak).

Estreinaldia 2017ko udaberrirako espero da, oraindik data zehatzik ez badu ere. Goza dezagun Moffaten agurraz, argi dugu zoragarria izango dela eta.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.