Doug Liman eta Tom Cruisen lan berriaren trailerra: Barry Seal, trafikatzailea

Zinema Uneak - 2017-06-08T09:00:00+02:00

Gurean Momia estreinatzear dagoela, Tom Cruise aktoreak bere proiektu berria aurkeztu du: Barry Seal, Trafikatzailea. Gertaera errealetan oinarrituta eta akzioz beteriko ekoizpen bat. Hemen lehenengo trailerra eta kartela ikusi ahal dituzue.

Lan honetan Doug Liman zuzendariarekin egingo du bat berriro ere, Edge of Tomorrow pelikulan elkarrekin aritu ondoren. Oraingoan Cruise pertsonaia erreal batekin ausartzen da, baia egia esanda Barry Seal ez dago Ezinezko Misioetako Ethan Huntetik oso urrun.

 

 

80ko hamarkada. Barry Seal TWAn (Estatu Batuetako airelinea handiena) lan egiten duen pilotu bat da. Bere lanaz nekatuta, Seal droga-trafikatzaileekin lanean hasiko da. Gerora CIAk ere bere zerbitzuak kontratatuko ditu. Esan bezala, eta sinestea zaila izan daitekeen arren, gertaera errealetan oinarritutako istorio baten aurrean gaude.

Gurean, Barry Seal: Trafikatzailea irailaren 1ean estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.