Dragoi Bola Superrek film bat estreinatuko du abenduan... hemen teaser trailerra euskaraz!

Zinema Uneak - 2018-04-11T06:58:25+02:00

Dragoi Bola Super telesaila amaitu bezain pronto martxan da istorioa jarraituko duen filma, eta nola ez gurean Dragoi Bola Super filme horren teaser trailerra euskaraz ikusi dezakezue Dragoi Bola Euskaraz ekimenari esker.

Minutu erdiko aurrerapen bat non Gokuz gain abentura berri honen aurkariaren detaile batzuk ikusi ahal ditugu. Ez da argi gelditzen nor izan daitekeen, baina ikusteko nahiak pizteko nahikoa izan daiteke. Goza ezazue!

Dragoi Bola Super filma abenduaren 14an estreinatuko da Japonian, gurera gutxira heltzea espero dugu.

 

 

Dragoi Bola Super telesaila 2016an estreinatu zen eta guztira 131 kapitulu izan ditu.

 

** Oharra: Mila esker Dragoi Bola Euskaraz ekimenari trailer honen euskarazko azpitituluak gure eskuetan jartzeagatik.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.