Dreamworksek eta Alec Baldwinek bat egiten dute Umetxo buruzagia filma berrian

Zinema Uneak - 2016-12-27T10:42:00+01:00

 

Ezagutzen duzu munduan sortu den gerra berria? Ez? Ba adi egon. Umeek eta Jaioberriek maitasun falta sumatzen dute eta arrazoia argi daukate: txakurkumeak. Arazoa konpontzeko euren agente sekretu onena bidaliko dute: Umetxo buruzagia.

Istorio honekin Dreamworksek Alec Baldwin aktorearekin bat egin du eta bere animaziozko pelikula berria martxan jarri du. Gainera, lehenengo trailer dibertigarri bat zabaldu dute ere.

Umetxo buruzagia filma 2017ko apirilaren 14an estreinatuko da gurean, Madagascar edota MasterMind filmen arduraduna, Tom McGrath proiektu berri honen zuzendaria delarik.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.