Ederra eta Piztiak 12 kartel berri eta Evermore abestia aurkeztu ditu

Zinema Uneak - 2017-01-27T14:46:44+01:00

Disneyren makineria martxan dago eta aurtengo udaberrian Ederra eta Piztia izango egunero aurkeztu diguten lana. Oraingoan, 1991ko animaziozko filmaren moldaketa berri honen inguruko 12 kartel berri aurkeztu dituzte.

Zinema-aretoetarako kartel berri bat eta pertsonai nagusiak protagonista dituzten beste hamar. Ederra, Piztia eta gazteluko zerbitzarien irudiez gain, oraingoan sorgindua dagoen printzearen kartel bat ere aurkeztu dute... gizaki itxurarekin!

 

Abesti berria

Gainera, aste honetan ere filmak izango duen abesti berri bakarra ere aurkeztu da: Evermore. Amaierako kredituetan entzungo den bertsioa Josh Groban grabatutako izango da. Filmean entzungo dena aldiz, Dan Stevensen ahotsa eramango du eta Pizitiak Bella askatzerakoan kantatuko du. Abestia, Alan Menken (Sirenatxoa, Aladdin) eta Tim Rice (Lehoi Erregea, Evita) beteranoak konposatutako lan bat da.

Emma Watson, Dan Stevens, Kevin Kline, Ian McKellen, Emma Thompson edota Ewan McGregor protagonista nagusiak dituen Ederra eta Piztia marxtoaren 17an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.