Edgar Wright zuzendariaren lan berriaren aurkezpena: Baby Driver

Zinema Uneak - 2017-03-25T11:09:00+01:00

Lau urtez itxaroten egon ondoren, hemen da jadanik Edgar Wright zuzendariaren (Zombies Party, Scott Pilgrim) azken lana: Baby Driver. Eta, nola ez, proiektua ezagutzera emateko trailer bat zabaldu dutenez... guk euskaratu dugu!

Ant-Man ekoizpenaren inguruan sortutako polemikaren ostean, Wrighten itzulera eta hurrengo lana ikusmin handia sortzen ari da (gogora dezagun Marvelen filmaren zuzendaria izateko hautatua izan zela baina azkenean proiektutik kanpo gelditu zela). Akzioz eta umorez beteriko lan hau aurrera ateratzeko (zuzendari honen lan guztiak izan ohi dituzten ezaugarri bi) Edgar Wrightek aktore zerrenda ikusgarri bat osatzea lortu du: Jamie Foxx, Kevin Spacey, Jon Hamm, Jon Bernthal, eta Ansel Elgort eta Lily James gazteak, besteak beste.

Baby Driver abuztuak 18an estreinatuko da gure zinema-aretoetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.