Emojien inbasioa heldu da: hemen da Emoji pelikularen lehenengo trailerra

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-05-18T16:33:00+02:00

Ezagutzera eman genuen bezala, uda honetan Emojiak zinema-aretoak konkistatuko dituzte bere lehenengo filmarekin: Emoji pelikula. Eta orain, Cannes Zinemaldiko aurkezpen nagusiaren ondoren, lehenengo trailerra zabaldu da. Hemen, beti bezala, euskaraz gozatzeko aukera izango duzue.

Telefono mugikorretan erabili ditzakegun iruditxoetan oinarrituta, Emoji pelikulak Textopolis hiriko sekretu guztiak kontatuko dizkigu. Bertan emoji denek keinu bakarra dute, denek bat ezik: Gene, keinu zehatzik gabe jaiotako aurpegi emoji bat. Txikitatik lekuz kanpo sentituko da, eta bere adiskideen laguntzarekin "normala" bilakatzeko abentura dibertigarri batean murgilduko da.  

Ekoizpen xelebre eta dibertigarri hau osatzeko, jatorrizko bertsioan Anna Faris, T.J. Miller, Sfia Vergara, Patrick Stewart, James Corden edota Christina Aguilera entzungo ditugu emoji ezberdinei ahotsa emanez.

Gure zinema-aretoetan Emoji pelikula abuztuaren 11n estreinatuko da... badaezpada, ordura arte, adi zuen telefono mugikorrei!

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.