Entzun Ederra eta Piztia filmaren Evermore abestia berria!

Zinema Uneak - 2017-02-15T08:15:00+01:00

Pasaden hilabetean, argazki sorta berri batekin batera, Disney estreinatzear duen Ederra eta Piztiaren bertsio berriaren abesti nagusia aurkeztu genuen: Evermore. Josh Grobanek idatzitakoa eta Dan Stevens aktorearen ahotsarekin entzungo duguna.

Orain, estreinaldirako aste gutxi falta direla, Josh Groban berak abestiaren aurrerapen bat zabaldu du SoundCloud gunean. Evermore abestiaren 30 segundu, zehazki.

1991eko animaziozko filmaren abestien xarma eta estiloa mantentzen duela dirudi, eta hori eskertzekoa da. Zalantzarik gabe, aurtengo zinemarako abestien artean arrakastatsua izango den abestia bat.

Emma Watson, Dan Stevens, Ian McKellen edota Ewan McGregor protagonista izango dituen film honek, martxoak 17an estreinatuko da gurean.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.